Antzerkia, elkarretaratzea eta kontzertua izango dira azaroaren 25ean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 21a, 14:40

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea, iaz.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da zapatuan, hilaren 25ean, eta hiru ekintza izango dira, Antzuolan.

Udalak antolatuta, egubakoitzean, hilaren 24an, Akelarre ikuskizuna eskainiko du Oihulari Klown antzerki taldeak. Euren azken lana da, eta Virginia Imaz arduratuko da pertsonaia nagusia gorpuzteaz. Publiko gazte eta helduari zuzenduta dago, eta parodia inprobisatu bat da; hain justu, sorgin ikaslea da Pauxa, eta publikoarekin hartu-emana du ikuskizunean zehar. Doakoa da sarrera.

Zapatuan, berriz, hilaren 25ean, elkarretaratzea izango da 19:00etan, Andramanuelak emakume taldeak eta Udalak antolatuta, Herriko Plazan. Eta, ondoren, 20:00etan, Bilau taldearen kontzertua izango da, Torresoroan.

Bilau taldea

Ainhize-Monjolese (Nafarroa Beherea) herriko taldea da Bilau. Elorri Falxa –ahotsa eta baxua–, Paxkal Irigoien –ahotsa eta gitarra–, Xabi Etxeberri –biolina– eta Jeremi Garat –biolontxeloa– dira taldekideak, folk progresiboa egiten dute, eta 2016an kaleratu zuten euren lehen diskoa. Oraingoan, Antzuolan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak