Lan merkatuak zailtasunak ditu ZTIM profesionalak lortzeko eta Debagoiena ez da salbuespena. Gaiarekin kezkatuta azterlan bateratua egin dute Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak. Ikerketan parte hartu duten enpresen %78k baieztatu du zailtasunak dituela ZTIM profilak aurkitzeko. Gurean hutsune handienak dituzten profilak dira mekanika, elektronika, mekatronika, mekanizazioa eta informatika. Mankomunitateko Garapen Agentziako Amaia Irizarrek eta Mondragon Unibertsitateko Maite Anayak eman dituzte azalpen gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.