Eskualdeko produktuen ekoizpena eta dastaketa oinarri dituen programa prestatu du Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak astebururako. Leintz Gatzagako, Aretxabaletako, Arrasateko eta Oñatiko baserri, obradore eta museoetan izango dira bisita gidatuak eta gazta, gatza, txokolatea eta ogia izango dira protagonista nagusi, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.