Ligako bosgarren jardunaldiak debagoiendarren arteko derbia utzi digu. Bergararrak eta arrasatearrak zein baino zein gehiago aritu ziren pasa den zapatuan, Soraluce BKE eta Ingou Mugarriren arteko derbian. Errespetuz jokatutako partiduak izaten dira, baina tentsioa izaten da kantxan. Zapatuan ere horrela izan zen. Biak ere sailkapenaren erdi inguruan zeuden, nahiz eta bergararrak hobeto iritsi ziren norgehiagokara; derbian hori islatu zen, 27 eta 22 eginda, etxean gelditu baitzen garaipena.
2023 urr 29 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.