Esteban Urzelai: "Sari bat badator ongi etorria izango da, baina hori ez dago gure esku"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 31a, 08:37

Bihar emango diote hasiera Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketari eta Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen Suhar koroa bertan lehiatuko da polifonia eta folklore ataletan. Lehiaketa atarian oñatiarrak esan du helburu nagusia ez dela sari bat irabaztea baizik eta "azken hilabeteotan egindako lan itzela erakustea eta oholtza gainean gozatzea".

Bihar, eguaztena, abestuko du Suhar koroak Tolosako lehiaketan. Leidor aretoan izango da lehen saioa, 19:30ean. 2018an sortua, 40 gizonek osatzen dute Suhar eta aurtengo lehiaketan parte hartuko duen euskal ordezkaritza bakarra izango da.

Esteban Urzelairekin batera beste lau debagoiendar ere badaude Suhar koroan; Ignacio Olaizola eta Txomin Maidagan arrasatearrak, Xabier Mugarza oñatiarra eta Aitor Garitano bergararra. Tolosako lehiaketan izango dira guztiak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak