Komunitatean osasuna lantzeko 'Ilusioa/inklusioa' egitasmoa aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urr. 25a, 15:58

Aurten, Ilusioa/inklusioa ekimenaren bigarren edizioa izango da, eta horren berri eman dute asteon, Aretxabaletan. Ekimenak osasuna eta komunitatea batzen ditu, eta bizitza osasuntsua sustatzeko gizartean antzematen diren hainbat arazoen sentsibilizatzea eta eztabaida plazaratzea ditu helburu.

Aurten, adin talde guztiei eragiten dieten arazoak jorratuko dira formatu desberdinetan: bi hitzaldi, mahai inguru bat eta pelikula bat. Iaz bezala, Aretxabaletan eta Eskoriatzan izango dira hitzorduak. Antolatze lanetan, berriz, Aretxabaletako Udala, Eskoriatzako Udala eta UDA Kirol elkartea ari dira.

Hitzaldi denak dira irekiak eta parte hartzeko ez da izenik eman behar. Hona hemen aurtengo Ilusioa/inklusioa ekimenaren barruan antolatuko diren ekintzen gaineko informazio zehatza:

'Ilusioa/inklusioa' ekimenaren kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak