HEMEN DEBAGOIENA

Bailara mailako bigarren auzolan deialdiak Debagoieneko herri guztietan izan du oihartzuna; balorazioa ona da

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urriaren 24a

Zapatuan 600 bat lagunek hartu zuten parte errekak garbitzeko eskualde mailan egindako bigarren auzolanean. Batzorde eragileak ez du oraindik balorazio bilerarik egin, baina sentsazioak oso positiboak dira. Zikinkeria pila atera zen erreketatik, gehienbat plastikoak. Hainbat puntu beltz ere identifikatuta daude, eta landare inbaditzaileen inguruan Bergaran hasitako lanketa modu oso positiboan baloratu dute. Bergarako Erreka Batzordeko Arianne Kareaga eta Txatxilipurdi elkarteko Iker Agirre izan dira Hemen Debagoiena saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak