Agurtzane Barrutia: "Legez, enplegu publikoko 100 lanpostutik 2 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gorde behar dira"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 20a, 09:10

Atzegik aurkeztu du aurtengo sentsibilizazio kanpaina, eta adimen desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoko deialdietan eduki beharko luketen lekua da azpimarratu dutena. Marta Oronoz eta Victor Lumbrales dira protagonista; oposaketak prestatzen ari dira biak ala biak. Kolektiboaren premiak eta aisialdiarekin lotutako ekintzetarako boluntario beharra ere azpimarratu ditu Debagoieneko ordezkari Agurtzane Barrutiak. Hasi berria den ikasturterako egitasmoen berri ere eman du. Debagoienean 196 familia dira Atzegiko bazkide, 202 kolaboratzaile daude eta 866 Atzegizale dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak