Euskadiko senior mailako bigarren kategorian debuta egin dute Bergarako Soraluce BKEk eta Oñatiko Biotz Aloña taldeek, baina ezin izan dute garaipenik eskuratu; ez batak, ez besteak. Bergararrek etxean jokatu zuten domeka arratsaldean, eta Gasteizko ICS Ebaki Solutions taldea izan zuten aurkari. 80 eta 85 galdu zuten. Oñatiarrek, berriz, etxetik kanpo jokatu zuten: 83 eta 60 galdu zuten Iraurgiko saskibaloi taldearen kontra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.