Joan den astean eta D2030 ekimenak deituta, hainbat eragile eta herritar elkartu ziren Bergarako Irizar Jauregian. Debagoieneko trantsizio energetikoaz jarduteko elkartu ziren; izan ere, D2030en Eraginez Piztu proposamenaren baitan garatu zen topaketa. Tecnalia enpresak egindako Debagoieneko diagnostiko energetikoa izan zuten aztergai, besteak beste. D2030 ekimeneko koordinatzaile Elena Herrarte eta energia eremuko koordinatzaile Aritz Ameztegi izan dira Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.