Urriaren 21ean ospatuko dute aurtengo Erreka Auzolan Eguna

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ira. 26a, 09:08

2022ko Erreka Auzolan Eguna, Bergaran.

Eskualde mailako hitzordu bateratuaren 2. edizioa izango da aurtengoa. Debagoieneko zortzi herritan egingo da: Aramaion, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Oñatin. Urriaren 4tik 18ra irekiko da izena emateko galdetegia.

Garbitzearekin batera, errekak "ezagutzeko, bizitzeko eta gozatzeko" eguna izango dela azpimarratu dute Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimeneko ordezkariek. Bailarako herri ezberdinak zeharkatzen dituzten errekak ezagutzea da abiapuntua, baita herrikideen arteko harremana sustatzea ere. Eta helburu horrekin bat egingo dute Debagoieneko herriek urriaren 21ean (Leintz Gatzagan astebete beranduagoa, urriaren 28an egingo dute, eta, Antzuola uztailean egin zuten, jaien ostean). Ekimena modu bateratuan pentsatu eta antolatu bada ere, herri bakoitzaren izaeraren eta egiteko moduen arabera gauzatuko dela argitu dute.

Herri hezitzaileak

Errekatik ateratzen den zabor kopuruan baino "egiteko moduak duen balio sinbolikoan" eta herri bakoitzean "sor daitezkeen elkarlanetan" jarri nahi dute fokua Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimeneko kideek. Naturarekin dugun harremanaz hausnartzeko eta sakontzeko aukera baliatu nahi dute antolatzaileek, herri hezitzaileak ideiarekin bat eginez. "Haur, nerabe, gazte eta helduek elkarrekin parte hartu dezakete ekimenean, ba al dago zerbait hezitzaileagorik?", diote.

2022an egin zen deialdi bateratuaren lehenengo edizioa –Bergarako hitzorduaren 10. edizioarekin bat eginez–, eta orduan 600 lagun batu ziren auzolanera. Iaz egin bezala, aurten ere Deba ibaia eta bere adarrak garbituko dira. Horretarako, herri bakoitzak bere topalekuak izango ditu eta handik abiatuko dira bakoitzari dagokion gunera. Interesa duen edonork urriaren 4tik 18ra izango du izena emateko aukera.

'Errekak Bizi', erreportaje berezia

2022an, ekimenarekin bat eginez, Goienak Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenarekin elkarlanean Errekak bizi erreportajea egin zuen. Bertan, Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu ziren eta ikusgai dago Goiena.eus-en.

Erlazionatuak

'Errekak bizi', erreportaje berezia

Itziar Larrañaga Sarasola 2022 aza 06 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak