Debagoieneko garraio zerbitzua eztabaidagai atzo Batzar Nagusietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 21a, 15:00

Azken hilabeteotan bai erabiltzaileek bai Avanza enpresako langileek aurkeztutako intzidentzia kopuruak eragin du EH Bilduk interpelazioa bat aurkeztea mugikortasun foru diputatuari. Gaia Batzar Nagusietan tratatzekoa zela jakinda Arrasateko, Aretxabaletako eta Antzuolako alkateak ere bertan izan ziren.

Batzarkideek ordu erdiz izan zuten gaia eztabaidagai atzoko saioan. EH Bilduko batzarkide Oskar Bordesek gertatutako hainbat intzidentziaren berri eman zuen eta horrekin batera gogorarazi zuen Aldundiak onartuta daukala erabiltzaileei, langileei eta zerbitzuaren segurtasunari zein kalitatearen eragiten dion Avanza enpresaren mantentze-definizita, baina egoerak kezkagarria izaten jarraitzen duela esan zuen. "Noiz arte egon behar dira, kasu honetan, debagoiendarrak Gipuzkoako bigarren mailako biztanle izaten?", galdetu zuen.

Erantzunean, foru diputatuak ezer gutxi esan zuen zerbitzuaren maiztasunen edo autobus kopuruen inguruan. Azahara Dominguez foru diputatua azken asteetan Mugikortasuneko zuzendaritza berriak aplikatutako mantentze-kontrol prozeduretan zentratu zen. Hainbat datu eman zituen eta azpimarratu zuen jarraipen horri esker behera egin duela bai erabiltzaileek jarritako kexa kopuruak, bai gidariek erregistratutako intzidentzia kopuruak. "Datuek jaitsiera nabarmena ematen dute eta sailak azken hilabeteetan egin duen kontrolaren ondorioz, eta bide horretan jarraitu nahi dugu. Gorabehera guztien kontrola egiten da bakoitza bere datarekin eta dagokion jarduketarekin. Era berean kontrol osagarria egiten da gailuak berritu edo mantendu direla egiaztatzeko", azaldu zuen Dominguezek.

Foru diputatuak jakinarazi zuen Avanzako langileekin elkartzekoa dela gaur. EH Bilduk bestelako lanketa bat eskatzen du; langileak, enpresa eta Aldundia elkartuko dituen jarraipen batzorde baten eraketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak