UDA GIROAN

Itziar Aranburu: "MST herri mugimendukoei ekoiztutakoa merkaturatzen laguntzen diegu"

Mirari Altube Arrese 2023ko irailaren 18a

Ulmatik Brasilera egin zuen salto Itziar Aranburu oñatiarrak orain dela bi urte. Bi milioi pertsona batzen dituen MST herri mugimenduarekin dihardu lanean han Mundukidek.

2007an hasi zen lanean MSTkoekin herrialdearen hegoaldean, eta orain dela bost urte, iparraldera jo zuen. "Latifundisten lurrak okupatu egiten dituzte eta bertan asentamenduak sortu lurra landu eta elikagaiak ekoizteko. Kooperatiben bitartez merkaturatzen dute ekoiztutakoa eta guk horretan laguntzen diegu, formazio prozesuan, adibidez", azaldu du Araburuk. Hain zuzen ere, iparraldean abian jarritako proiektuaren bueltan dabil lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak