Babarrun goxoenak, Bergarako San Joxepe elkartearenak

Mireia Bikuña 2023ko ira. 7a, 16:30

Landatxopeko, Pake Lekuko eta Abaroako sukaldariei gailendu zaizkie, eta Debagoienako ordezkariak izango dira Tolosako final handian, hilaren 21ean. Luis Jimenez eta Belisario Carrero izan ziren San Joxepeko sukaldariak.

San Joxepe elkartearen kanpoaldean ipini zituzten suak, lapikoak eta osagai guztiak, eta bikoteka jardun zuten babarrunak prestatzen. Hiru bat orduz egon ziren babarrunak lapikoan, biguntzen.

Babarrun gorria, tipula, baratxuria, piper txorizeroa eta piperminak izan ziren sukaldariek erabili zituzten osagaiak. Azken orduan sakramentu guztiak gehitu zituzten babarrunak perfektu egon zitezen

Lau pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratu zituen babarrun goxoenak: Landatxopekoek 43 puntu lortu zituzten, Pake Lekukoek 52, Abaroakoek 54 eta San Joxepekoak 61.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak