Gerrako umeen artxiboa digitalizatu dute

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abu. 28a, 15:00

Intxorta 1937 elkarteak gerrako umeen inguruan egindako ikerketa digitalizatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gerrako umeei buruzko ikerketa egin zuen Intxorta 1937 elkarteak, eta, orain, bertan aurkitutako datu guztiak digitalizatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Guztira, Gipuzkoan, 10.445 kasu identifikatu zituen elkarteak eta omenaldia ere egin zitzaien Donostiako Kursalean egindako ekitaldi batean. Elkartetik adierazi dute digitalizazio honek, artxiboa "osatzen" joateko aukera emango duela, ondo ez dauden datuak eguneratu eta datu berriak sartuz. Informazio berria eman nahi duenak, Intxorta 1937 elkartearen webgunean aurkituko du harremanetan jartzeko bidea.

Era berean, orain arte Gipuzkoako kasuak soilik ikertu dituzte, baina elkartetik jakinarazi dute, ikerketa Euskal Herri osora zabaltzea dela asmoa datozen urteetan.

Gerrako umeen zerrenda ikusteko: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizaeskubideak/gerrako-umeak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak