Euskal Autonomia Erkidego osoa alerta gorrian egongo da gaurkoan, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean. Atzo alerta laranja ezarri bazuten, gaur alarma gorria ezarri dute ordu tarte horretarako muturreko tenperatura oso altuak direla eta. Nola ez, honek Debagoienean ere eragina izango du, barnealdean termometroak 40 gradutara iritsi daitezkeelako. Era beran, eguerdiko 12:00etatik gaueko 21:00ak arte ere alerta laranja martxan egongo da.
Bestalde, hasiera batean, biharko ere alerta laranja ezarri du Euskalmetek. Ikusi egin beharko da datozen orduetan, biharko aldaketarik dagoen edo ez.
Bestalde, eguaztenean hasi eta eguena amaitu arte, tenperatura altuen ondorioz, abisu horia ezarri dute EAE osoan baso-sute arriskua altua delako.