Bergaran eta Oñatin, esate baterako, bisita gidatuak egiten dituzte, baina beste herrietan ere bada zer egina. Arrasateko hirigune historikoa bisitatu daiteke, Udaletxera igotzearekin batera, eta arratsaldean, Gatz Museora joan edo Urkuluko urtegira. Bada aukera Intxortako fronteko historia ezagutzeko ere. Alabaina, Debagoiena osotasunean ezagutzeko, Hartzaren Urratsa ibilbidea egin daiteke.