Hala ere, Goiena telebistak eta Goiena.eus webgune digitalak bere jardunarekin jarraituko dute inolako etenik gabe. Abuztuan zehar ohiko erreportajeez, albisteez eta elkarrizketez gozatzeko parada izango dute kontsumitzaileek. Dena dela, udarekin lotura gehiago duten eduki freskoagoak ere jorratuko dira. Webgunea ere eduki anitzez elikatuta egongo da.
Argazki lehiaketa
Bien bitartean, Goienako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epeak zabalik jarraituko du irailaren 18rarte. Webgunean argitaratuko dira Telegram, Whatsapp eta posta bidez jasotako proposamenak. Argazkirik onenak sarituak izango dira.