Julen Zabalo Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoak zuzendu du arnas luzeko ikerketa. Atera duen ondorioetako bat da, sentimenduak aintzat hartu behar direla, baina arrazionaltasunik gabe ez dagoela aurrera egiterik. Hain justu, arrazionaltasunetik abiaturik, hiru puntudun proposamena egin dute, hizkuntza gatazkaren erditik kentzeko: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan, hezkuntza ereduek euskara ezagutza minimo bat bermatzea eta lanpostu publikoetan euskarari ematen ziaon balorazioaren inguruko eztabaida lasai eta arrazoizkoa egitea.