ALBISTEAK

EAJk ekonomian oinarritutako ekitaldi politikoa egin du

Hasier Larrea 2023ko uzt. 18a, 14:06

 Arrasateko Biteri plazan, Kongresurako Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuek egin dute berba, Aitor Estebanek eta Maribel Vaquerok. Industriak Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordinean duen garrantzia nabarmendu ditu Vaquerok, kooperatibak jarriz adibide modura. 

Aitor Estebanek adierazi du administrazioek ardura handia dutela enpresen hazkundea bermatzerako orduan, publiko-pribatua harremana indartzea hobetsita.

Madrilen kooperatiben eredua defendatzen duen "alderdi bakarra" direla gaineratu du Estebanek, eta PSOE eta Podemosen arteko koalizio gobernuak enpresa guztiendako plan berbera ezarri nahi duela. 

Ekitaldiaren amaieran PSOE eta Sumarreko hautagaiek EAJko hautagaiei gezurra esatea leporatu izana gaitzetsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak