Arlo ekonomikoan, lanpostu berdeak sortzearen alde azaldu dira. EAJ eta EH Bilduri hitzetan bai, baina ekintzetan jendearen interesen alde ez dutela behar beste egin leporatu diete. Lan erreformari, esaterako, ibilbide luzea ikusten diote oraindik.
Botoa nori eman zalantzak dituztenei dei egin diete Sumarrengan konfiantza izan dezaten, "Sumar indartsu egongo den gobernu aurrerakoi batek bakarrik bermatuko duelako autogobernuan aurrerapausoak ematea".