ALBISTEAK

Euskalgintzako eragileen eta udal ordezkarien agerraldia, Bilboko Auzitegi Nagusiaren aurrean

Miren Arana Pagaldai 2023ko uztailaren 13a

Goizeko hamaiketan izan da Euskalgintzaren Kontseiluak deituta Bilboko Auzitegi Nagusiaren aurrean eginiko alkateen agerraldia, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka ebatzitako sententziagatik

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka –udalei euskara hutsez aritzeko aukera ematen dien legearen kontra– ebatzitako sentetziak kezkatuta eraman dute aurrera agerraldia eta bertan izan dira euskalgintzako eragileak, alkate eta udal ordezkariak. Tartean ziren Bergarako eta Oñatiko alkateak eta udal ordezkariak eta baita bailarako EAJko zinegotzi batzuk ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak