Amaitu da maskara janzteko derrigortasuna

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uzt. 6a, 14:36

1.200 egun baino gehiagoren ondoren, agur esan diogu maskarari. Atzotik aurrera ez da derrigorrezkoa janztea osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan. 

1.200 egun baino gehiagoren ondoren, agur esan diogu maskarari. Atzotik aurrera ez da derrigorrezkoa janztea osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan. Oraindik kasu batzuetan erabili egin beharko den arren, farmazialariek gogo handiz hartu dute erabakia: "Guretzako ere askoz erosoagoa da, zortzi orduz jantzita edukitzea beharrezkoa zen eta horrela egin dugu denbora pila bat. Baina orain esaten dute ez dela beharrezkoa", adierazi du Marian Zabartek.

Arrasateko Iturbide Egoitzan ere maskara erantzi dute, eta gustura daude erabakiarekin: "Poztasun bat izan da egoiliarrentzat, eurek ez zuten maskara jantzi beharrik, baina langileek bai. Orduan, ikusteko, irribarreak ikusteko, liberazio bat da", dio Iturbide Egoitzako burua den Olatz Etxabek. Iturbide Egoitzan egoiliarrek aspaldi erantzi zuten baina langileek, eta kanpotik zetozen bisitariek maskara erabiltzen jarraitu dute orain arte. Haiek ere gustura derrigortasunaren amaieraren ondoren. 

Oraindik derrigorrezkoa izaten jarraituko du zainketa intentsiboetako unitateetan eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen eremuetan. Eta sintomak eduki ezkero, maskara erabiltzea gomendatzen da.

Gauzak honela, hiru urte baino gehiagoren ondoren amaitu da pandemiako azken murrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak