Bihar, egubakoitza, izango da lehen kontzertua eta Berumuga barrutik ezagutzeko asmoz, Goienako egoitzan dagoen Arrasate Irratiko estudioan, irratsaio berezia grabatu dute. Ander Monederok eta Aitziber Aranburuzabalak gidatuta, ordubete inguruko podcasta egin dute Bergarako Udaleko Kultura zinegotzi Maite Usabiaga, Gaztelupeko Hotsak promotorako Ubane Uzin eta Bergarako Udala Kultura zinegotzi oiha eta musikazalea den Kristina Markina gonbidatuta.