Debagoiendarrak izan arren, Izurtzan (Bizkaia) abiatu zuten duela hamar urte Eskubaratz proiektua hiru nekazarik. Egun, lau kidek osatzen dute, eta Jon Ruiz de Egino bergararra da horietako bat. Azaldu duenez, nekazaritza ekologikoa egiten dute, sasoiko produktuekin. Merkatuetara joaten dira, eta baita dendetara ere; esate baterako, Ereindajan-era. Horrez gain, otarrak egiten dituzte. Bada, proiektua bertatik bertara ezagutzen izan da GOIENA euren lurretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.