Ez da kasu isolatua eta bere esperientziaren berri ematen jarraitzen du Barandiaranek. Atzo, esaterako, Bergarako kartzela zaharrean izan zen solasaldia egiten. Hemen Debagoiena saioan ere izan zen.
Badira bi urte Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen liburua argitaratu zuela. Memoria ariketa garrantzitsua izan zen eta 17 urterekin Errepublikaren aurka altxatu eta gerran hildako amaginarrebaren anai falangista baten egunerokoa du abiapuntu. Dokumentazio lanak, ordea, falangista izandako aitonarengana eraman zuen Barandiaran eta familiak ezagutzen ez zituen datuak agertu ziren. Zer eta nola kontatu erabaki behar zuen orduan egileak.
Ez da kasu isolatua eta bere esperientziaren berri ematen jarraitzen du Barandiaranek. Atzo, esaterako, Bergarako kartzela zaharrean izan zen solasaldia egiten. Hemen Debagoiena saioan ere izan zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.