Nolanahi ere, haiek diote ez direla nostalgikoak eta, besterik gabe, entzun nahiko lituzketen kantuak sortzen dituztela, 80ko hamarkada haien ustez gainbaloratuko musika berpizteko inolako gogorik gabe. Haien kantarik ezagunenak, Goizean oskorri abestitzarrak, dagoeneko 710.000 entzunaldi ditu Spotifyn. Haiek, baina, ez dute presarik eta ongi aztertzen dute egin beharreko urrats bakoitza: areto txikiak nahiago dituzte, haiek zein ikusleak eroso egoteko, baina baita jendea ezagutu eta harremanak sortzeko ere.
Konparaziora, disko berriaren aurkezpen kontzertua Burlatako gaztetxean egin dute. Haien hirugarren lana da, eta oso pozik daude, "ederki islatzen duelako taldea zer den". Horregatik jarri diote Tatxers izena. Nafarroako musika eszenaren loraldiko beste alde bat dira, eta Ororbiako haien entsegu lokalaren ondoko soroan hartu gaituzte elkarrizketa egiteko.