Astelehenean Ibarra kiroldegian erakutsi zituzten euren dohainak Aretxabaleta Kirol Elkarteko gimnastek. Lau taldetan banatuta, guztira klubeko hamazazpi neskatok erakutsi zituzten akrobazio dohainak tarima gainean. Gainera, Eskoriatzako ordezkariak ere izan zituzten aldamenean, eta ez edonolakoak, gonbidatuen artean baitzeuden Haizeder eta Nahia Arguiz ahizpak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.