Tantai baso jabe kooperatibako bazkide laguntzaile bilakatu da Fagor Taldea

Miren Arregi Amasorrain 2023ko eka. 13a, 13:25

Tantai baso jabe kooperatibako bazkide laguntzaile bilakatu da Fagor Taldea. Gaur sinatu dute hitzarmena Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok eta Tantaiko kide Iñaki Etxebestek. Hala, 200.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu du Fagorrek. Gainera, hitzarmenean azaltzen denez, kooperatibaren kudeaketan  duen esperientzia eskainiko lioke Fagor Taldeak Tantairi.

Tantai baso jabe kooperatiba urtarrilean eratu zuten Errez kooperatibaren baitan eta D2030 ekimenak babestuta. Hain zuzen ere, Fagorrek eskualdeko beste eragile batzuekin batera sustatu zuen Debagoiena 2030 ekimena, eskualdean iraunkortasunerantz trantsizioa bultzatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan babestu da Tantai baso jabe kooperatibaren sorrera, baso kudeaketa iraunkorra sustatuko duen kooperatiba.

Orain, urrats bat gehiago eginez, bazkide laguntzaile izateko erabakia hartu Fagorrek, eta 200.000 euroko ekarpena egitea. Tantai Kooperatibaren kapitalera joango dira 100.000 euro eta beste horrenbeste laguntza moduan jasoko du Tantaik, jarduera abiatzeko inbertsioetarako.

Iraunkortasun estrategiari loturik

Fagor Taldeak finkatua du 2030. urtera begirako iraunkortasun estrategia eta horren baitan abiatutako ekinbideak babesteko konpromisoz dihardu. Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok azaldu du, planetaren mugetara iristen ari garen une honetan, larrialdi egoerari kontra egiteko neurriak hartzea ezinbestekoa dela eta horretarako bitartekoak dira, besteak beste, Tantai bezalako egitasmoak. "Iruditzen zaigu, Tantaik, biodibertsitatearen zaintzaren eremuan ekarpen interesgarri bat egiten duela eta egoki uztartzen dituela basogintzak bete beharreko funtzio edo zerbitzu ekosistemiko desberdinak".

Fagorren inplikazioa balioan

Tantaiko kide Iñaki Etxebestek, bestetik, eskerrak eman dizkie Fagor Taldea egiten duten kide guztiei eta  balioan jarri du Fagor bezalako erakunde batek Tantai kooperatibako bazkide laguntzaile bilakatzean erakusten duen ardura, bere jarduerak basogintza sektorearekin erlazio zuzenik ez izanik ere, ekosistema zerbitzuen onuradun diren heinean, horren kudeaketan parte aktibo bilakatzen baitira. 

Baso kudeaketa iraunkorra helburu

Tantai baso jabe kooperatibak, baso kudeaketa eredua aldatzea du helburu, alegia, basogintzaren kudeaketa iraunkorra bultzatzea. Zentzu horretan, kudeaketa bateratua egitea lortu gura dute, eta horretarako bazkide laguntzaileen papera ere funtsezkoa dela azpimarratu du Etxebestek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak