Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek hirugarren sektore 23 eragile sozialekin elkarlanean bultzatutako programa da Hitzetatik Ekintzetara. Helburua, aurten, garapen jasangarrirako 'goserik eza' helburuari gizarte ekintzatik erantzuna ematen saiatzea da eta Klik jarduerak proposatzen dituzte horretarako. Hainbat daude aukeran lurralde osoan; herritarrak aktibatzea eta inplikatzea da erronka. Debagoienari dagokionean elikagai bankuan asteroko sailkapenak egiten laguntzea da proposatutako klik jarduera. Kutxa Fundazioko ordezkaria da Amaia Otazo.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.