Ekainaren 7 eta 9 bitartean izango da selektibitatea; hiru egunez jarraian debagoienako batxilergoko ikasleak Eibarrera joan beharko dira azterketak egitera. Egitura berdina izango dute lehenengo bi egunek: goizeko bederatzietan hasiko dira azterketak, goizean orokorrak egingo dira, eta arratsaldean aukerako probak burutuko dira. Ostirala izango da salbuespena, goizez bakarrik egongo baitira azterketak; 12:45ean amaituko dira probak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.