ALBISTEAK

49.595 debagoiendar daude bozkatzera deituta domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 26a, 14:27

Iritsi da Debagoieneko bederatzi udalbatzak eraberritzeko une erabakigarria. Ekitaldiz betetako bi asteren ostean, gaur bukatuko da kanpaina eta etzi, domeka, egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak. 49.595 debagoiendar daude botoa ematera deituta eta haien esku egongo da bailarako bederatzi udalerrietako 113 zinegotziak aukeratzea. Goienak jarraipen zabala egingo dio hauteskunde egunari.

Goiena Komunikazio Taldeak jarraipen gertukoena, uneorokoa eta zabala egingo dio domekan hauteskunde egunari, Goiena.eus-en, Goiena telebistan eta GOIENA aldizkarian, goizean goizetik, hauteslekuak irekitzen dituztenetik. Goiena telebistak zuzeneko saioa eskainiko du 19:45ean hasita, Txomin Madinak eta Goiatz Aranak aurkeztuta, eta Elena Laka izango da platoko kolaboratzailea. Gainera, berriemaileak Debagoieneko herri guztietan egongo dira, azken berriak zuzenean kontatzeko lekutik bertatik. Goiena.eus-en emaitzak zuzenean emango dira, botoak zenbatzen joan ahala.

Bestetik, GOIENA aldizkariak zortzi orriko zenbaki berezia argitaratuko du biharamunean, hauteskunde egunak emandako datu guztiekin. Egunkari-saltokietan, okindegietan, kafetegietan eta beste hainbat toki publikotan eskuratuko ahalko da, doan, lehen orduan. Gainera, Goienakideek etxean jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak