Emilio Majuelok (Tutera, Nafarroa, 1953) sarri hartuko du erretiroa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Laurogeiko hamarkadan abiatu zuen historialari ibilbidea, Navarra 1936. De la esperanza al terror (Nafarroa 1936: itxaropenetik izura) erreferentziazko liburuan parte hartuz. Azken urteotan, NUPeko lankideekin batera, Memoria Historikoaren Funtsa eta NUPeko Historia gradua jarri ditu martxan. Tartean, zazpi liburu idatzi ditu, hamaika doktorego-tesi zuzendu, dozenaka artikulu argitaratu. Ezinbesteko erreferentzia da Nafarroako historiografian, eta erretiratu eta gero ere ikertzen segitzeko asmoa du. "Zorionekoa naiz: egin dudan guztiarekin pozik eta ados nago", dio lasaitasuna transmititzen duen irribarre mehar batekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.