Obrak gogora ekarri nahi du erraza dela gerraren metxa piztea, eta, aldiz, oso zaila dela itzaltzea. "Formatuari dagokionez, antzerki klasikoa da, hau da, aktoreen lana da osagai nagusia. Kontakizunari dagokionez, labur esanda, historiako klase bat modukoa da", azaldu du Aitor Borobia aktoreak. Nagusiki euskaraz bada ere, zenbait pasarte gaztelaniaz dira. Sarrerak Seminarixoa.eus atarian daude eskuragarri.