Zuztarrak Errotuz taldeak bi hitzaldi antolatu ditu maiatzerako. Herenegun egin zuen lehenengoa Patxi Zabaletak. Hitzaldiaren izenburua: Euskal nazioaren epika, Irulegi eta Veleiaren astindua. Azaroaren 14an eman zuten Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren berri; 2.100 urte dituen brontzezko piezak lau lerroko inskripzioa dauka. Zabalik da eztabaida zientifikoa, arkeologikoa, linguistikoa eta kulturala. Oraindik ere asko dago industeko, ikertzeko eta ezagutzeko. Zabaletak hasieratik defendatu du Iruña-Veleiako aztarnategiaren egiatasuna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.