HEMEN DEBAGOIENA

Adolfo Jainaga: "Trikitia osasuntsu dago Debagoienean; ikasle kopurua mantendu edo igo egin da"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko maiatzaren 3a

Badator Debagoieneko Trikitixa Eguna. Festa ibiltaria da, herriz herri egiten da txandaka, eta aurten elgetarrei egokitu zaie festa egun handia antolatzea. Zapaturako egun osoko egitaraua iragarri dute. Debagoieneko trikiti eskoletako ordezkariak elkartuko dira eta Soraluzeko, Bermeoko, Zumarragako eta Legutioko trikitilariek ere hartuko dute parte. Bazkaltzeko 375 lagun elkartuko dira. Elgetako trikiti eskolako irakasle Adolfo Jainaga 'Hemen Debagoiena' saioan izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak