Hiriak eraldatzen ari dira; Bilbo horren isla oso argia dugu. Deustuko Erriberan aspaldi abiatu zen aldaketa. Tailerrak eta fabrikak hutsik geratu ziren, beste proiektu batzuen zain. Itxaronaldi-urteetan, hango espazio batzuek bizi berria dute. Bilboko irla hartara iritsiko denaren pista batzuk ikusten ari dira jada, baina tarteko urteetan ere izan dira han loratutako proiektuak; Pabiloi 6 aretoa, esaterako. Artista talde batek hutsik dauden industria-nabeak baliatu zituen kultur proiektu hori sortzeko. Gune kulturalak ez lirateke hirien erdigunean soilik kokatu behar; urruneko auzoetan, bazterretan ere egon daitezke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.