Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren babesarekin sortutako obra da Sexberdinak. Mireia Gabilondo bergararra da lanaren zuzendaria, baina ez da proiektuan dabilen debagoiendar bakarra; izan ere, Telmo Iruretarekin batera Kepa Errasti aretxabaletarra aritu da gidoilari lanetan.
Tanttaka Teatrok, 40 urte aurten
Garun paralisia duen mutil baten eta emakume baten arteko harreman sexu-afektiboa jorratzen du lanak. Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendiak antzezten dute eta arrakasta handiz ari dira herriz herri urtarrilean estreinatu zutenetik.
Tanttaka konpainiak 40 urte betetzen ditu aurten; urteurrena ospatzeko sari "ederra" da jaso berri duten produkzio-lan onenaren Max saria.