Hamar urte bete dira Tokikom taldea eratu zenetik. Gaur gaurkoz, euskarazko 76 toki komunikabide batzen ditu Tokikomek, eta urteurrena ospatzeko gertuko kazetaritzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu taldeak. Jardunaldiak bihar, barikua, izango dira, Getxoko Olatua gurutzontzien terminalean Komunikabideak etorkizuna ehuntzen lelopean. Tokikomeko zuzendari Alaitz Artolazabal izango da gaur Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.