Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da martxoaren 20an. Kontalariak badaude Debagoienean eta entzuleak ere bai hango eta hemengo eragileek saioak antolatzen dituztenean. Lehen aldiz Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguneko mezua zabaldu dute kontalariek. Itziar Zubizarretak jaso zuen eskaera. Dorleta Kortazar kontalari eskoriatzarra izan da Hemen Debagoiena saioan. Itziar Zubizarretarekin ere bai. Martxan den Ahoz Aho jaialdia ere hizpide izan da; hiru saio daude aste honetan eskualdean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.