Material bilketa solidarioak egin dituzte

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko mar. 20a, 12:43

Zapatu goizean aritu ziren Irungo Harrera Sarearentzat bilketa egiten aldi berean Bergaran Iralan, Oñatin Txokolateixa parean eta Arrasaten Sebrer Altube plazan.

Irungo Harrera Sarea elkartearekin batera egiten ari diren migrazio politiken gaineko lanketaren barruan, material bilketa egin dute bailarako hiru herrietan. Aranzadi Ikastolako, Txantxiku Ikastolako eta Arizmendi ikastolako kideak aritu dira herritarrek laguntzeko eman dieten materiala biltzen eta sailkatzen. Gaur hasi diren arren, datozen egunetan ikastoletan jarraituko dute bilketarekin eta Aranzadi ikastolako Miren Ugaldek aitortu duenez "ahalik eta material gehien" biltzea da helburua.

Ekimena elkartasun batzordetik bultzatu dute, migratzaileen egoera zaila dela ikusita eta argi argi dituzte helburuak zeintzuk diren. "Gure asmoa nola ez laguntzea da, baina, aldi beran, ikasleengan kontzientzia piztea da helburua, askotan horrelako arazoak urrun daudela uste dugulako, baina gertu ere baditugu" adierazi du Ugaldek.

Oñatin goizean egindako material bilketa

Material bilketa ez da izango ordea Irungo Harrera Sarearekin batera martxan jarriko duten ekintza bakarra. Martxoaren 29an Amets Arzallusen Miñan liburuaren inguruan solasaldia egingo dute eta elkartea ere bistatuko dute, besteak beste.

Indarra hurrengo elkarlanetarako

Material bilketan herritarrek erakutsi duten prestutasuna eta aurretik egin dituzten beste proiektuetan jasotako babesak aurrera begira jarraitzeko indarra ematen die. "Lehenago ere Zaporeak-ekin beste elkarlan bat egin genuen, Turkia eta Siriarako janari bilketa;  Iparraldeko ikastetxe batekin ere aritu ginen berogailuen beharra zutelako eta orduan ere laguntza dezente bidali genien diruz. Oraingo honetan ere jende ugari inplikatu da eta horrek indarra ematen digu aurrera begira" azpimarratu du Ugaldek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak