Ruper Ordorika: "Nire lehen disko pirata dela esaten dut"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mar. 17a, 12:48

Bilboko Loraldia jaialdiak bultzatuta, iaz egin zuten biraren fruitua da Pamielak argitaratu duen Hautsi da anphora zuzenean diskoa. Arrasate Irratiko gaurko, egubakoitza, Igo autobusera! saioan jardun du Oñatiko musikariak argitaratu berri duten lan berriari buruz.

Ruper Ordorikak sinatu zuen lehen diskoa izan zen Hautsi da anphora; 1980an argitaratu zuen, eta, lau hamarkada geroago, Elkar argitaletxeak berrargitaratu egin zuen, eta, Loraldiak jaialdiak bultzatuta, sei kontzertuko bira egin zuten. "Nire lehen disko pirata dela esaten dut. Ez dut esango gura barik grabatu genuela, baina bai diskoa pentsatu barik grabatu zela. Inork ez zekien grabatuak ginela, eta uste dut horrek baduela eragina, bat-batekotasun handia duelako", dio Ordorikak.

Lan berria eskuetan, "pozik" dago oñatiarra emaitzarekin: "Dokumentu moduan definituko nuke, eta duen gehigarri handiena dela esango nuke, batetik, Atxaga eta biok batera garai bateko gauzei buruz ari garela, eta, bestetik, nire ohiko musikariez gain, hastapenetako nire taldeko kideak ere batzen dituela. Pamiela argitaletxeak argitaratu du, eta, garai bateko kantuez gainera, Atxagaren sei pieza ere jasotzen ditu ondo landutako eta samur irakurtzen den libreto politean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak