Markel Perez UDAko jokalariak sartu zuen gola, eta adierazi du "pozik" egon arren taldeak eman zuen irudiarekin, "penaz" ere badela ez irabazteagatik. Aitor Azkarate Mondrako kapitainak, berriz, partidua "bizia" izan zela nabarmendu du, eta bigarren zatian "sufritu" zutela batik bat, aretxabaletarrek orduan sartu baitzuten gola.