Martxan da 2023ko Laburbira. Apirilaren 5era bitartean 34 emanaldi izango dira 32 herritan. Horien artean, sei Debagoienean izango dira. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, eta aurtengoa 20. edizioa da. Zazpi film laburrek osatzen dute bilduma. Jaso gehiago egin dituzte, eta aukeraketa lanetan aritu den Andoni Urzelaik azaldu du maila oso handia dagoela. Ez da batere erraza izan erabakia hartzea. Emanaldien gaineko informazioa hemen dago ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.