Proiektua otsailean abiatu da, Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan hasi duten soldaduraren gaineko formazioarekin. Aurrerago gehiago etorriko dira: sektore berdean, industrian eta ofiziotan egingo dira formazioak. Debagoiena Lanean proiektuaren sustatzaile nagusiak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Debagoieneko Mankomunitatea eta Debagoiena 2030 ekimena. Proiektuaren onuradunak bazterkeria arrisku egoeran dauden pertsona eta kolektiboak dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.