Gipuzkoako udalerrien finantzaketarako foru funtsak inoizko handienak izango direla adierazi zuen Gipuzkoako Finantza Kontseiluak. Jakinarazi duenez, lurraldeko udalerriek 587.342.452,81 euro jasoko dituzte 2022ko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetatik, 2021ean baino 6 milioi euro gehiago eta hasieran aurreikusitakoa baino 20 milioi euro gehiago. Hala, Arrasateko eta Antzuolako alkateek Foru Aldunditik jasoko dutenaren balorazioa egin dute. Aurreikusi baino kantitate handiagoa denez, ondo baloratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.