Jaiotze-tasari bultzada emateko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza berriak emango ditu. Martxoaren 1etik urriaren 31ra arte egongo da horiek eskatzeko epea zabalik. 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familiak eskatu ahalko dute, hilabetean 200 euroko laguntza; 3 eta 7 urte bitarteko hirugarren edo ondorengo seme – alabak dituztenek 100 gehiago jasoko dituzte hilabetero. %33ko desgaitasuna edo mendekotasun onartua duten haurrek bikoitza jasoko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.