Bizipoza elkartearen Mundu Berri Bat Guztiontzat proiektuak kalean du 3. CD-DVD-Liburuxka. Aurrekoek moduan aukera eskaintzen du askotariko elkarteak ezagutzeko; hamaika, hain zuzen ere. Kantuekin eta bideoklipekin osatua, hainbat sortzailerekin elkarlanean egindako lana da honako hau ere, eta esan behar da debagoiendarren parte hartzea ez da txikia izan. Hemen Debagoiena saioan izan dira Oihana Arana bertsolari eskoriatzarra eta Bizipoza elkarteko koordinatzaile Leire Elizegi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.