Fagor Automationeko emakumeen jarduna ezagutu dute Arizmendiko ikasleek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ots. 13a, 12:08

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira bisita gidatu berezia antolatu zuten Fagor Automationen. Batxilergoko lehenengo mailako 40 neska inguruk kooperatiba eta bertako emakumeen jarduna gertutik ezagutu ahal izan zuten.

Otsailaren 11an ospatzen da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, eta Eskoriatzako Fagor Automationen, bisita gidatu berezia antolatu zuten bigarren urtez jarraian. Izan ere, Arizmendi ikastolako Batxilergoko lehenengo mailako 40 neskak, Fagorren diharduten emakume zientzialarien lana gertutik ezagutu ahal izan zuten.

Taldetan banatuta egin dute bisita gidatua ikasleek, eta besteak beste, Fagor Automationek nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan dute eta bertako emakume zientzialariekin solasaldiak izan dituzte. Bisita bukatu ostean, bisitan ikusitakoa partekatu eta mokadutxoa jateko aukera izan dute ikasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak