Zapatuan, otsailak 11, aldarrikatuko da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Emakumeak Zientzian ekimenak hainbat jarduera iragarri ditu egunotarako. Eskualdeko bi emakume zientzialari izan dira Hemen Debagoiena saioan: Aitziber Lopez Elorza arrasatearra eta Amaiur Mendi Altube oñatiarra. Azaldu dute zein den egoera gaur egun, eta zergatik diren oraindik ere beharrekoak halako aldarrikapen egunak zein Emakumeak Zientzian moduko ekimenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.